XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

48. artikulua (lehengo N artikulua)

Batasuneko edozein estatutako gobernuak, edo Batzordeak, Batasunak oinarri dituen itunak aztertzeko egitasmoak aurkez diezazkioke Kontseiluari.

Baldin eta Kontseilua, Europako Parlamentuari, eta, hala badagokio, Batzordeari aholkua eskatuta, Batasuneko estatuetako gobernuetako ordezkarien biltzarra batzearen aldeko irizpena ematen badu.

Kontseiluko lehendakariak egingo du deia, itun horietan sartu beharreko aldaketak guztien akordioz onar daitezen.

Diru-eremuko instituzioei buruzkoak badira aldaketak, aholkua eskatuko zaio Europako Banku Zentraleko Kontseiluari ere.

Bakoitzak bere konstituzioko arauen arabera, Batasuneko estatu guztiek berretsi eta gero sartuko dira indarrean zuzenketak.

49. artikulua (lehengo O artikulua)

Europako edozein estatuk eska dezake Batasuneko kide izateko sarrera, 6. artikuluko 1. idatz-zatian aipatutako printzipioak errespetatzen baditu.

Kontseiluari egingo dio eskaera, eta horrek aho batez hartu behar du erabakia, Batzordeari aholkua eskatu eta Europako Parlamentuak aldeko irizpena eman ondoren. Parlamentuko kideek gehiengo osoz hartu behar dute irizpena.

Batasunaren oinarri diren itunei dagokienez onarpen horrek dakartzan onarpen-baldintzak eta egokitzapenak Batasuneko estatuen eta eskaera egin duen estatuaren arteko akordio batez zehaztuko dira.

Akordio hori estatu itungile guztiei aurkeztuko zaie berretsi dezaten, bakoitzak bere konstituzioko arauen arabera.

50. artikulua (lehengo P artikulua)

1.- Europako Erkidegoen Kontseilu bakarra eta Batzorde bakarra eratzeko, 1965eko apirilaren 8an Bruselan egindako Ituneko 2. artikulutik 7. artikulura artekoak eta 10. artikulutik 19. artikulura artekoak indargabetuta uzten dira.

2.- 1986ko otsailaren 17an Luxemburgen eta 1986ko otsailaren 28an Hagan izenpetutako Europako Agiri Bakuneko 2. artikulua, 3. artikuluko 2. idatz-zatia eta III. titulua indargabetuta uzten dira.

51. artikulua (lehengo Q artikulua)

Itun hau epe-muga jakinik gabe egin da.